2. Bigarren irakurraldia
A. Identifika itzazu artikuluaren zatiak
izena jarriz.
- Lehenengo orria: Irakurketaren garrantzia ume
txikietan.
- Bigarren orria: Irakurketa eta idazketaren prozesuak
- Hirugarren orria: Ahoz gorako irakurketa
- Laugarren orria: Idazketaren garrantzia
- Bosgarren orria: Ahoz gorako irakurketa eta idazketaren
arteko harremanak.
- Seigarren orria: Esperientzietan oinarritu
- Zazpigarren orria: Prozesu bukaezina da, denbora beharrezkoa.
- Zortzigarren orria: Umearekin zehaztasuna ezinbestekoa.
-Bederatzigarren orria: Haurraren testuinguruan dauden materialen
erabilpenaren garrantzia.
- Hamargarren orria: Taldean lan egitearen garrantzia.
B. Ideia nagusiak azpimarratu.
- Irakurketa
eta idazketa umea testuinguru berri bat ezagutzeko medio da
- Irakurketa
eta idazketa normalean gertatzen den medio batean hazi ona da.
- Irakurtzean
eta idaztean kodigo ezberdinen deskonposaketa eta idei berrien sorkuntza gertatzen
da
- Pertsona
nagusiak ume txikientzako eredu izan behar dira.
- Irakurketan
eta idazketa bi gauza diferente dira eta bakoitzean arau batzuk jarraitu behar
dira
- Ikasketaren
autonomia bultzatzeko, haien jakintzetan zentratu eta idazteko aurretiko asmoa,
testuinguru egokietan. Umeak idazten saihestuko du eta helduak esperientzietan
oinarrituz bultzatu behar du. Ezin da modelo kopietan gehiegi oinarritu,
norberak sortutakoan konfiantza hartu behar delako.
- Irakurketaren
eta idazketaren ikasketa prozesua egiteko, behar den denbora erabiliko da, eta
berdin da noiz gertatzen den, baldin eta 4 eta 7 urteren artean gertatzen bada.
Prozesu honetan, bizitzako hainbat faktore hartzen dute parte, prozesu
bukaezina da. Gainera, ariketa bakoitzerako denbora behar da, helduok ez dugu
normalean denbora nahikorik uzten umeei haien kabuz arrazonatzeko.
- Ondo
egiten dena egoki erakutsi behar da, hau da, ez esan “oso ondo” zer dagoen oso
ondo esan barik. Horrela egin behar da umeak berak ikusteko nola ikasten ari
duen eta zer egiten duen ondo zehazki. Horrekin, segurtasun oinarri bat sortuko
da eta horretatik abiatuko da ikaskuntza.
- Irakurtzen
eta idazten irakasteko material egokienak, haurren testuinguruan dauden
materialak dira. Adibidez: trafiko seinaleak, patata frijituen poltsaren
letrak, egunkariak … Hauekin umeak inplizituki, irakurketaren eta idazketaren
alderdi ugari ezagutuko dituzte,letra larriak, puntuazio markak, intonazioa,
egitura …
- Irakurketaren
eta idazketaren ikasketa arrakastatsua bermatzeko ezinbestekoa da binaka edo
talde txikietan lan egitea, umeak ohitu behar dira besteekin lan egiten,
honela, besteekin ideiak konpartituko dituzte, euren artean hitz egingo dute(
liburuei buruz, albisteei buruz, izenei buruz, zenbakiei buruz …) eta azken
finean, ikasketa hau baloratu eta onestuko dute.
D. Hitz gakoak markatu.
Idazketa, irakurketa, ikastea, hezagutza
E. Testuaren helburuak identifikatu eta
banan-banan aipatu.
Irakurketaren garrantzia ume txikietan
1. Irakurtzea eta idaztea komunikatzeko medio diren aktibitate
sozialak dira zeintzuek sortzen duten giro horri zentsua ematen dien.
2. Beharrezkoa da giro bat sortzea non irakurketa egunero
egiten den zerbait bihurtzen den.
3. Ume txikiak
nagusiak idazten eta irakurtzen ikusten badituzte, jolasetan haiek imitatu nahi izango dituzte.
Irakurketa eta idazketaren prozesuak
4. Irakurtzen eta idazten ikastea gizartearen parte bat da.
baina horretarako letren deszifratze eta ulerpen bat gertatzea beharrezkoa da.
5. Deszifratze hori irakurketa eta idazketa giro batean egin
behar dira baina aldi berean idazketarako eta irakurketarako bideak argitu
behar dizkiogu ahal dugun guztia azaltzen.
Ahoz gorako irakurketa
6. Txikitxoei irakurtzea beraiek irakurtzen jakin baino
lehen oso garrantzitsua da eta horren ikasketan laguntzen du
7. Ahoz gora irakurtzea afektibitatea lantzen da eta
irakurketarekiko esperientzia positiboak ematen dira.
8. Pausu hauek jarraitzea umea irakurketa giro batean
sartzea bermatzen du.
Idazketaren garrantzia
9. Nagusi batek eta ume batek batera idaztea, ume txikiak
azkarrago ikastea eragiten du.
10. Bi pertsona elkartzen direnean, gizon bat eta ume txiki
bat, hoberena da bakoitzak bere ahalegin guztiak jartzea.
11. Honekin prozesu automatikoez ohartzea bilatzen da.
Ahoz gorako irakurketa eta idazketaren arteko harremanak.
12. Normalean umeek hitz egitera, idaztera baino arinago
ikasten dute.
13. Kadena grafikoa korrespondentzia foniko bat
edukitzekotan, ez da egia hitz egiten dugun bezala idazten dugula.
14. Idatzizko signoak ez dute objekturik irudikatzen, signoak
objektuei erreferentzia egiteko erabiltzen ditugun soinuen jarrailera
irudikatzen dute. Umeak ikasi behar du idazten dugun guztia ez dela paperean
jartzen duen bezala ahoskatzen eta alderantziz.
15. Gauzetan fijatzea, hauek aurkitzea, argudiatzea, banaketa
eta behaketa ikasketaren parte dira.
F. Zeure hitzekin eta labur azaldu testuaren edukia.
Julen GergoriBañales:
PDF honen idei nagusia da,gutxi-gora-behera eta
labur azalduta, nola irakatsi behar ditugun haur txikiak idazten eta irakurtzen
ikas dezaten. Gainera teknika agertzen dira ondo egiteko eta adibide egokia
zein izango litzateke azaltzen du.
Eder Cabrero:
Irakurritako testuak argi uzten digu, haurrek
irakurketaren eta idazketaren helburuak lor dezaten, erabili behar diren
metodologiak eta teknikak zeintzuk diren. Horretarako teoria praktikarekin
uztartzen du, irakurketak eta idazketak duen garrantzia ere transmititu nahi
du.
Gorka Cengotitabengoa:
Testuan irakurketaren garrantzia azpimarratzen du. Hau guztiok genekien
testua irakurri aurretik. Baina, irakurri ostean, irakurketaren garrantzia
apartez, nola irakatsi behar den dakigu. Edo hobeto esanda, nola irakasteaz
hausnartu dezakegu, eta testuan agertzen diren lan motak erabili ala ez. Horretaz
aparte, etxeko giroaren inportantzia azaltzen du.
Mikel Calabozo:
Idazketaren eta
irakurketaren garrantziaz hitz egiten da testu honetan, eta horiek egoki
ikasteko, arlo horiek nola landu eta nola irakasteaz. Horrela, klase batean
nola jokatu eta zer modutan irakatsi ikasi dugu.
Ander Gainza: Me falta la idea esa.
Testuaren laburpen osoa:
Idazketari dagokionez, gomendagarriena da, ikaste-irakaste prozesuaren ikuspegitik, persona biak idaztea.
Testuaren laburpen osoa:
Idazteko
eta irakurtzeko adierazpenak, oso garrantsitzuak diren faktoreak dira, izan
ere, garapen pertsonalari ikaragarri mesede egiten dio, bide desberdinak
zabaldu egiten ditu eta.
Hau
gauzatu ahal izateko, gomendagarriena da, eguneroko bizitzan gauzatzen diren
hainbat egoeretan, bi gauza hauek erabiltzera behartuta izatea ahalik eta
neurri handienetan, esaterako, berri bat irakurtzea.
Testu
idatzia, mezu desberdinak bidaltzen dituen
eragilea da, eta mezu horiek ulertu ahal izateko, ulertu eta interpretatu
beharra dago, nahita nahi ez. Hau ulertu ahal izateko, jarduera oso bat
planteatu behar da, ez banandu hainbat azpi jardueretan.
Horrela,
irakaslea kapasa izango da egoera erreal batean (klasean, besteak beste),
kodea, diskurtsoa, estrategia eta metodología desberdinekin benetako ezagutza
transmititzea.
Horretaz
aparte, oso egokia da, irakurle aditu baten eragina ikaslearengan. Azken honek,
bere etorkizun laster batean, umearen bidea zuzenduko du irakurketaren mundura.
Ozen irakurtzeak, umearen irakurketa garapenean mesedea handia egiten du
nolabait. Irakasleak irakurtzen duen aldi berean, ikasleak bere ingurune
hurbilean dituen datu guztiak beereganatu egiten ditu modu errazago batean.
Idazketari dagokionez, gomendagarriena da, ikaste-irakaste prozesuaren ikuspegitik, persona biak idaztea.
Modu honetan, bien artean ikasten dute zein den
egoerearik aproposena idazteko adierazpena martxan jartzeko. Bien arteko
esperientzia eragin askoz handiagoa du bakarkak eginda baino.
Bestalde, ez da beharrezkoa adierazpen bat bestea baino
lehenago lantzea. Egin beharreko lana da ikasleei sinbolo eta kode bakoitzaren
esanahia. Batzuetan, baliteke modu berdinetan interpretatu ahal izatea, baina,
batzuetan, egoera hori ez da gauzatzen eta bien arteko diferentziak
erakustearen beharra dago.
Horretarako,
hipotesiak, gogoetak eta hausnarketak nola egin jakitea erakutsi beharra dago.
Beraz, posible da hori aurrera eramatea experimentu anitzekin, umearen arabera.
Baina, adierazpen hauek ondo garatzeko, honen bilakaera kontrolatu behar da
derrigorrez, metodologia desberdinetan oinarrituz, edo berri batzuk sortuz.
Metodologia
eta prozedura guztiak bezala, denbora behar da. Batzuetan, kalkulu txarrak
egiteagatik, baliteke umea gehiegizko presioa izatea eta bere garapenari mesedea
egin ordez, oztopatu egitea.
Honekin
batera, prozeduraren emaitzen gogoeta egitea oso inportantea da. Ume bakoitza
mundu bat da, eta ebaluazioaren prozesua bere erara egokitzea hoberena izango
litzateke. Emaitzak ahalik eta positiboenak izateko, oso gomendio ona da
motibazioa piztea edo berpiztea. Horren ostean, umearen ikas kalitatea hobetu
egiten da.